2009-10

6. La Salle [2009-11-22]

Imagen de jesus

La Salle 1-2 Deusto B

Ez da partidu polita izan, ekintzak oso azkar egin nahi izan dira eta baloidun jokalariari oso presio itogarria egiten zioten, ondorioz jokaldiak ez dira josi eta jokoa borrokaren bidetik joan da. Hala ere, esan daiteke partiduaren ekimena eta pisua guk eraman dugula. Lehen zatiko 40. minutuan oso aukera argia izan dugu penalti puntutik jaurtiketa bat egin dugunean, baina atezaina zegoen tokira joan da jaurtiketa eta alferrik galdu dugu abagunea. Baloikada bat aurrera La Sallekoek eta aurrelariak kontrola egitean gure atzelari batek oina sartu du, epaileak penaltia adierazi du eta 44. minutuan 1-0 aurreratu dira eurek. Erditik atera eta arrisku handiko jokaldia egin dugu baina atezainak erantzun ona eman dio gure aurrelariaren jaurtiketari.

Bigarren zatiaren hasieran uste gabeko gola lortu dugu; urruneko falta bat atera dugu, baloiak punpa egin ostean atezainak gaizki kalkulatu duelako bere gainetik pasatu da eta langan jo du, baloia ez denez kanpora joan gure lehen jaurtiketa geratu dute atzelariek baina ez bigarrena, Jokinek egindakoa, 6. minutua eta banakoa. Handik gutxira —15. minutuan— beste falta bat atera dugu gure ezkerretik, baloia azpitik joan da eta gure jokalari batek oso gutxigatik ezin izan du oina sartu gola egiteko. Partidua oso borrokatua izan dela esan dugu eta horren froga 28. minutuko nahastea, euren jokalari bat lurrean gelditu da eta guk jolasten jarraitu dugu —esan beharra dago La Sallekoek kopla eta antzerki asko egin dutela partidu osoaren zehar— kontua da jokaldi berean sarrera gogorrak egon direla azkenean falta egin arte Pablori; epaileak txartelak atera ditu, bigarren hori bat La Salleko jokalariari (egotzita bera) eta gorria Ibai-ri zelaira sartu delako iskanbilan parte hartzera. Falta Adiranek atera du, azpitik eta gogor, atezainak ez du ondo hartu eta Eneko sartu da baina bere jaurtiketa atera egin diote, Mikel atzetik zetorren eta berak egin du gola, 1-2. Hortik aurrera markagailuari begira jolastu dugu, jokoa lehen bezain nahasia izan da eta ez dugu inolako zailtasunik izan partidua aurrera ateratzeko.

 

Lehen zatia:

(1-0)

  • Jon
  • Unai C, Hector, Eneko, Jon Ander
  • Adrian, Pablo, Gorka, Jokin
  • Ignacio, Uni

 

 

Bigarren zatia:

(0-2)

  • Jon (Ibai)
  • Unai C, Hector, Eneko, Jon Ander (Aitor)
  • Adrian, Pablo, Gorka, Jokin (Adiran)
  • Ignacio (Iñigo), Uni (Mikel)

 

 


Taula nagusira itzuli