2009-10

7. Otxarkoaga [2009-11-29]

Imagen de jesus

Deusto B 2-1 Otxarkoaga

Zailtasunak izan ditugu partidua aurrera ateratzeko. Lehen zatian Otxarkoagakoek zelai erdia irabazi dute eta partiduaren ekimena eurena izan da. Bigarren zatian gauzak aldatu dira, golaren bila irten gara baina jokoa nahastu denez ez dugu lortu arrisku garbirik egitea.

Lehen zatiko hasieran Otxarkoagakoak gu baino hobeto aritu dira, eta gauzak zer diren —9. minutuan— Yeraik presioa egin du eta ezkerreko bazterretik jaurtiketa bat egin du, baloia atearen aurretik igaro da eta Adrianengana heldu da beste zutoinean, honek ez du huts egin eta gola lortu du, 1-0. Partiduaren itxura ez da aldatu, eurek zelai erdia irabazita jokaldiak egiten eta gu baloiaren atzetik, 18. minutuan falta bat atera dugu eta euren atezainak baloia hartu du azkar aurrera jaurtiz, ez dugu botearen baino lehen moztu eta kontraerasoa antolatu digute banako gola lortuz, 1-1. Oso aukera argia izan dugu 29. minutuan sakoneko pase batean baina jaurtiketa euren atezainaren gorputzera joan da. Handik gutxira —38. eta 39. minutuetan— aukera garbiak izan dituzte eurek, bat gure huts bati esker eta bestea zelai erdian oso aske zebiltzatelako.

Bigarren zatiaren hasieran partiduaren ekimena gurea izan da baina arrisku garbirik sortu gabe. Ez dugu labur jolastu eta aurrerako baloikadak eman izan ditugu, ondorioz Otxarkoagako atzelariak abantailarekin aurkitzen ziren beti. Baina 25. minutuan Ignaziok baloi bat lapurtu du euren zelaiaren erdian eta aurrerantz jo du tokia bilatuz, ez dutenez gelditu arean sartu da eta gogor jaurtiz bigarren gola lortu du, 2-1. Markagailua gure alde, emaitzari nahiko erraz eutsi diogu, nahiz eta 41. minutuan korner itxi bat atera duten eta gutxigatik gola ez diguten egin.

Jardunaldi hau oparoa izan da emaitza guztiak gure aldekoak izan direlako. Sailkapeneko lehen postuan sendo jarraitzen dugu, baina edozein taldek arazotan jar gaitzakeela ikusi da gaurkoan.

 

Lehen zatia:

(1-1)

  • Ibai
  • Eneko, Ander, Aitor (Hector), Unai C
  • Adrian, Pablo, Gorka, Yerai
  • Josu (Ignacio), Mikel

 

 

Bigarren zatia:

(1-0)

  • Ibai
  • Unai C, Eneko, Hector, (Ander Adiran)
  • Adrian, Pablo, Gorka, Yerai (Jokin)
  • Ignacio, Uni (Mikel)

 

 


Taula nagusira itzuli