2009-10

GazteakA_kronikak


 

 

 

 

Deusto A 2-0 Erandio A

2010-05-08

Lehen zatian ekimena geurea izan da baina egia da arrisku garbirik ez dugula sortu, arazorik ere ez dugu izan gure atean bisitariak oso kamuts aritu direlako partiduan.

Lehen zatiko 19. minutuan falta bat atera dugu zelai erditik eta baloia buruz ikutu ostean arearen ertzean geratu da, bertatik bolea eta gola, (1-0). Atsedenaldira heltzear ginela, sarrera itsusi bat egin diote Sergiori eta giroa berotu da, horren ondorioz epaiak Aitor egotzi izan du.

Bigarren zatiaren 5. minutuan sekulako jokaldia egin du Ikerrek baina tamalez ez du gauzatu, hala ere jokaldiaren jarraipenetik erdiraketa bat atera da eta Enekak burukada ederra baten bitartez bigarren gola egin du, (2-0). Handik gutxira penalti bat huts egin dugu jaurtiketa nahiko txarra izan delako. Bigarren zatian, jokalari bat gutxiago izan arren, ondo jolastu dugu aurkariek ezin izan dutelako abagunerik sortu (urruneko jaurtiketa bakar bat egin dute, besterik ez) eta baloia irabazten genuenean arazoak sortu dizkiogu.

Landutako eta merezitako garaipena izan da. Behin 10 jakalariekin ginela, une erabakigarria bigarren gola izan da, eurentzat kolpea izan delako eta guretzat nolabaiteko lasaitasuna, nolabaiteko lasaitasuna erabatekoa izan zitekeena penaltia gauzatu izan bagenu geroago.

Atzera itzuli

 

 

 

 

 

Deusto A 2-0 Gazteak

2010-04-25

Lehen zatiaren hasieran ekimena geurea izan da baina arrisku garbirik sortu gabe, kontraerasoan haurbildu dira bisitariak eta baloia zutoinera joan da errebotez. Lehen zatiaren azken txanpan meritu handiko jokaldia egin du Ikerrek aurkariak atzean utzita eta arean sartuz baloia kontrolpean, erdiratu eta bertan zegoen Eneka oina sartzeko eta gola gauzatzeko, (1-0). Bigarren zatian beste gol bat lortuta partidua aurrera atera dugu arazo berezirik gabe.

Atzera itzuli

 

 

 

 

 

Lekeitio 0-2 Deusto A

2010-04-17

Taldean jokalari gutxi, batzuk nagusiekin eta gainerakoak minduta edo kanpoan, B taldetik bi jokalari (Mikel eta Eneko) deitu dituzte.

Lehen jokaldian gutxigatik ez digute gola egin, hurbil-hurbiletik errematatu eta gure atezainaren gorputzera joan da baloia. Handik gutxira penaltia gure alde eta gola, (0-1). Lehen zatia amaitu aurretik aldea handitu dugu falta jaurtiketa bat bigarren zutoinera heldu denean baloiak area barruan punpa egin ondoren, aurrelariak burua sartu eta gola lortu du, (0-2).

Bigarren zatia lehenengoaren haritik joan da: joko txarra eta gogorregia, ez da gol aukera garbirik sortu. Bukaerarako emozioa piztu da epaileak gure atezaina egotzi duelako, ez da erabaki zuzena izan baina etxekoen zaratak eta orroak horretara bideratu dute epailea (ez da ondo ulertzen batez ere eurek egindako penaltian txartelik ez dielako erakutsi); beraz, partidua amaitzeko 20 minutu falta zirela, atezaina egotzita, jokalari batek hartu behar izan du bere tokia eta gauzak zer diren Lekeitiokoek ez dute baloi bat bera ere ez atera zuzendu. Merezitako garaipena.

Atzera itzuli

 

 

 

 

Galea A 2-2 Deusto A

2010-04-10

Taldean jokalari gutxi, batzuk nagusiekin eta gainerakoak minduta edo kanpoan, eta beheko taldetatik jokalariak deitu dituzte. Etxekoak hobeto hasi dira eta seigarren minutuan gola jaso dugu, (1-0). Gero baloia eduki dugu eta 17. minutuan, korner batean, Markelen burukada eta banakoa, (1-1). Partiduaren ekimena geurea izan da eta lehen zatia amaitzear zela kontra eraso bat antolatu dugu, baloia atzera eta bigarren gola, (1-2).

Bigarren zatia eurena izan da, ondo hasi gara eta aukera argiak izan ditugu baina minutuak aurrera joan ahala behera etorfri gara; eurek fisikoki askoz hobeto (edo beste era batera esanda aldaketak egiteko aukera izan dute) abaguneak egin dituzte bat bestearen atzetik. Azkenean, hamar bat minutu falta zela partidua bukatzeko, falta bat jaurti dute, azpitik eta kokatuta, gola lortuz, (2-2).

Atzera itzuli

 

 

 

 

Ugeraga A 1-1 Deusto A

2010-02-20

Lehen kornerrean gola jaso dugu, (1-0). Baina lehen zatia bukatu
aurretik banakoa lortu dugu; eta atsedenaren aurretik penaltia adierazi
du epaileak gure aurka, zorionez ez dute ondo jaurti eta gure atezainak
gelditu du.

Bigarren zatia eurena izan da goitik behera; pare bat aldiz atezainak
geldiketa onak egin ditu, beste batean Enekok atepetik atera du baloia.
Minutuak aurrera joan dira eta azken txanpa lasaiagoa izan da, gol
gehiagorik gabe banakoarekin bukatu da partidua.

Atzera itzuli

 

 

 

 

Deusto A 2-3 Gurutzeta

2010-02-13

Ondo hasi gara futbolean jolasten, lehen gola Markelek egin du burukada baten bitartez, geroago baloi aurreratu bat eta euren aurrelariak banakoa egin du Markelen erorketa profitatuz, (1-1). Handik gutxira, Markelen burukada eta bigarren gola, (2-1). Horrela bukatu da lehen zatia.

Bigarren zatian jokoa askoz txarragoa izan da, Gurutzetakoek estutu dute baina arriskurik sortu gabe. Tamalez, partidua bukatu aurretik, jokaldi bitan bi gol jaso ditugu eta hor joan dira puntuak eta partidua, (2-3).

Atzera itzuli