2009-10

1. Basurto [2009-10-18]

jesus's picture

Deusto B 1-0 Basurto B

Ez dugu partidu txarra egin, saiatu gara baloia jolasten atzetik hasita eta baloikadak eman gabe. Zelai erdian eta atzean ondo ibili gara baina ez dugu arriskurik sortzen eta aurkarien atera heltzea asko kostatzen zaigu.

Lehen zatiaren hasieratik baloia gurea izan da eta 9. minutuan, hala-holako erdiraketa bat egin du Yeraik eta baloia solte geratu da bigarren zutoian, Adrianek burua sartu eta gola, (1-0). Gola eta gero Basurtokoek jokoaren ekimena hartu dute, zentzu askorik gabe baina jokoaren pisua hartu dute, hortik 27. minutuan jaurtiketa bat egin dute eta Jonek langa gainetik urrundu du esku batekin.

Bigarren zatiaren hasiera geurea izan da —nahiz eta arriskurik ez egin— eta gero baloi geldietan saiatu dira eurek. Partiduaren azken txanpan aukerak izan dituzte Basurtokoek eta guk baloia eduki eta babestu ordez erasora jolastu dugu eta baloiak galtzean estu ibili gara.

 

Lehen zatia:

(1-0)

  • Jon
  • Jon Ander, Hector, Eneko, Xabi
  • Adrian, Gorka, Pablo, Yerai
  • Mikel, Jokin

 

 

Bigarren zatia:

(0-0)

  • Jon
  • Jon Ander, Hector, Eneko, Xabi
  • Adrian, Gorka (Markel), Pablo, Yerai
  • Mikel (Iñigo), Jokin (Ibon)

 

 


Taula nagusira itzuli