San Antonio 1-6 Deusto B





Hamaikakoa:
|
Ibai
Jonander, Hector, Ander, Xabier
Galan, Pablo, Ibai O
Uni, Mikel, Adrian
Erreserbarako: Iñigo, Ibon, Ignacio, Aitor, Josu, Markel, Jokin
|
Lehen zatia:
- 2. kornerra atezainak ez du gelditu eta Hectorrek baloia bultza eta gola, (0-1)
- 8. Mikelek jokaldia egin du eta atezainaren aurrean jaurtiketa kanpora joan da
- 10. jokaldia area barruan eta Pabloren jaurtiketa kanpora zihoanean Adrianek baloia bultza eta gola, (0-2)
- 15. baloia diagonal bat hartu du Adrianek eta atezainaren aurrean huts handia egin du
- 28. baloia diagonal bat hartu du Adrianek bakarrik zegoenez ondo prestatu, jaurti eta baloia zutoinera bete-betean
- 39. Hectorrek penaltia egin omen du, ez da falta izan
- 40. Ibaik penaltia gelditu du
|
Bigarren zatia:
- 0. Aldaketak: Aitor-Hector, Ibon-Ibai O, Galan-Ignacio
- 2. erdiraketa alde batetik eta Mikelek atezainaren gorputzera errematatu du, oso aukera argia
- 19. baloia aurreratua eta Ignaciok gola egin du, (0-3)
- 20. Adrian aldagelara eta Iñigo jolastera
- 25. Uniren erdiraketa zelaiaren mugatik eta Mikelen gola area barruan baloia gelditu ostean, (0-4)
- 27. falta bat ateratzean baloia gure arean sartu dute, falta eginez ez digute utzi baloia urruntzen eta gero penaltia egin dugu, txartel horia eta gola, (1-4)
- 33. Ibonek falta jaurtiketa paregabea eta gola, (1-5)
- 34. Mikel aldagelara eta Josu jolastera
- 43. kornerra atera dugu lehen zutoinera eta Anderrek gola egin du, (1-6)
|
Iritzi orokorra:
| Lehen zatian oso ondo jolastu dugu eta partidua erraz jarri zaigu lehen gola goiz lortzean, oso aukera garbiak huts egin ditugu eta (0-2) gindoazela epaileak gezurrezko penaltiarekin zigortu gaitu, Ibaik geldiketa ona egin du eta une garrantzitsua izan da. Bigarren zatian ez dugu ondo jolastu baina golak lortu ditugu, euren gola, nola ez, beste penalti bati esker.
|
Grafiko honetan 1. eta 2. itzuliak alderatzen ditugu bakoitzaren 13 jardunaldiak elkar parekatuz. Urdinez agertzen dira 1. itzulian lorturiko puntuak eta gorriz dagoeneko 2. itzulian lortutakoak. Hirugarren jardunaldia jolastu ondoren emaitza berberak ditugu gurekiko alderaketa honetan.
Taula nagusira itzuli