2009-10

18. Pauldarrak [2010-02-21]

jesus's picture

Pauldarrak 0-3 Deusto B

 

Hamaikakoa:

Ibai
Unai C, Hector, Ander, Jonander
Ibon, Pablo, Jokin
Adrian, Mikel, Iñigo

Erreserbarako: Uni, Galan, Ignacio, Aitor, Josu, Markel

 

Iritzi orokorra:

Lehen zatiko 25 minutuetan oso ondo jolastu dugu baloia batetik bestera mugituz, bi gol lortu ditugu (0-2) aurreratuz Mikel eta Iñigoren bitartez, gero eurek gogorregi aritu dira eta jokoa zapuztu dute. Bigarren zatia lehenengoaren bukaeraren antzekoa izan da, egur larregi etxekoan aldetik eta joko gutxi, partiduaren azken txanpan Adrianek hirugarren gola lortu du kontraerasoko jokaldi bati amaiera emanez, (0-3).

 

Grafiko honetan 1. eta 2. itzuliak alderatzen ditugu bakoitzaren 13 jardunaldiak elkar parekatuz. Urdinez agertzen dira 1. itzulian lorturiko puntuak eta gorriz dagoeneko 2. itzulian lortutakoak. Bosgarren jardunaldia jolastu ondoren emaitza berberak ditugu gurekiko alderaketa honetan.

 


Taula nagusira itzuli