2009-10

19. La Salle [2010-02-28]

jesus's picture

Deusto B 0-1 La Salle

 

Hamaikakoa:

Ibai
Jonander, Ander, Hector, Xabier
Gorka, Jokin, Pablo
Adrian, Mikel, Iñigo

Erreserbarako: Fran, Markel, Ibon, Ignazio, Yerai, Aitor, Josu, Ibai O

 

Lehen zatia:

  • 12. gure hurbilketa Adrinaen erdiraketa eta Pablok ez du ondo jo
  • 30. Mikelen urruneko jaurtiketa
  • 31. euren jokaldia barruraino sartuz eta jaurtiketa zutoinera

 

Bigarren zatia:

  • 0. Aldaketak: Jokin-Ibon
  • 10. Adrian aldagelara eta Yerai bere ordez
  • 11. Pablo bortxaturik zela baloia bigun atera eta atepetik atera dute
  • 19. falta jaurtiketa eta euren atezainak arazoak izan ditu, baloia langara
  • 20. baloia gure zelaian galdu dugu eta euren erdilariari ez zaio inor atera, areaz kanpotik jaurti du baloia zutoin ondoan kokatuz eta Ibai ez da heldu, (0-1)
  • 21. Pablo aldagelara eta bere ordez Ignazio jolastera
  • 33. aldaketa bikoitza: Mikel-Josu eta Jonander-Ibai O

 

Iritzi orokorra:

Atzeratuta zegoen partida ostegunean, 2010-03-11an, jolastu dugu, aurreko igandean Otxarkoagaren aurka berdindu ostean.

Lehen zatian partiduaren ekimena eraman dugu baina arriskurik sortu gabe. Bigarren zatian eurek hobetu dute, gola hartu dugunean ez dugu asmatu egoerari itzulia ematen. Ibarsusiko berdinketaren ostean, bai, gaur seguru ligak alde egin digula.

 

Grafiko honetan 1. eta 2. itzuliak alderatzen ditugu bakoitzaren 13 jardunaldiak elkar parekatuz. Urdinez agertzen dira 1. itzulian lorturiko puntuak eta gorriz dagoeneko 2. itzulian lortutakoak. Seigarren jardunaldia jolastu ondoren emaitza okerragoak ditugu gurekiko alderaketa honetan.

 


Taula nagusira itzuli