Aurrekoan bezala ez dugu partidu txarra egin, saiatu gara baloia jolasten atzetik hasita eta baloikadarik eman gabe.
Lehen zatiaren hasieratik baloia gurea izan da baina ez dugu arriskurik sortu ordu erdia pasatu artean, lehenik burukada bati esker eta gero jaurtiketa pare bati esker, baina abagunerik argiena Adrianek izan du 41. minutuan sakoneko pase bat hartu eta baloia kokatzean kanpora joan zaionean. Lehen zatia golik gabe amaitu da.
Bigarren zatiaren hasieran —5. minutuan— gola egin dugu Pablok Mikeli baloia sakonean pasatu dionean eta atezaina gainditu ondoren baloia sarera joan denean, 0-1. Gorkak oso urruneko jaurtiketa ezin hobea egin du 19. minutuan eta sekulako gola lortu du, 0-2. Hortik aurrera nahiko gaizki jolastu dugu, posizioa zaindu gabe eta baloiaren atzetik korrika; hala ere 41. minutuan Ibonek Iñigori eta honen jaurtiketa gutxigatik ez da gola izan (kornerrera urrundu duelako atezainak). Kornerra atera dugu eta kontraerasoan harrapatu gaituzte, atzeko lerro bakar bat utzi dugu eta zelai erdia hutsik geratu da gainerako jokalari guztiak kornerra errematatzera joan direlako hirugarren golaren bila, hortik etorri da euren erasoa eta Xabiri adierazitako penaltia, 43. minutua eta 1-2.
Lehen zatia:
|
|
|
Bigarren zatia:
|
|
|