2009-10

20. Otxarkoaga [2010-03-07]

jesus's picture

Otxarkoaga 1-1 Deusto B


 

Hamaikakoa:

Ibai
Unai, Eneko, Hector, Jonander
Markel, Pablo, Gorka
Uni, Mikel, Adrian

Erreserbarako: Jon, Iñigo, Adiran, Xabi, Yerai, Aitor, Josu, Ibai O

 

Lehen zatia:

  • 5. Pablok falta bat atera eta Gorkaren burukada gutxigatik kanpora
  • 20. area ertzetik Mikelen jaurtiketa kanpora gutxigatik
  • 28. euren aukera
  • 40. falta bat gaizki atera dugu eta kontraerasoa egin digute

 

Bigarren zatia:

  • 0. Aldaketak: Markel-Iñigo
  • 4. jokaldia ezkerretik Adrianek baloia Uniri eman dio area barruan, honek tokia bilatu eta gola, (0-1)
  • 9. Iñigoren jokaldia eskumatik, baloia erdiratu eta Adrianen hutsa ate ahoan zela
  • 15. Adrian aldagelara eta Yerai bere ordez
  • 17. jaurtiketa arriskutsua egin digute, zutoinetik hurbil joan da kanpora
  • 23. Iñigok baloia loratu du atezainaren gainetik eta kanpora joan zaio gutxigatik
  • 24. euren Jon delakoak alde egin dio Hectorri baina Unai gurutzatu da eta kornerra urrundu du
  • 25. kornerra atera eta atepetik atera behar izan du bonek falta jaurtiketa paregabea eta gola, (1-5)
  • 31. Uni aldagelara eta bere ordez Unai O jolastera
  • 32. Iñigok pasatu beharrean (Ibai O prest zegoen ondo kokatuta) jaurti egin du eta kanpora joan da
  • 34. Iñigok atezainaren gorputzera, Pablo erdiratu eta Ibai O-k kanpora bakarrik zegoela area barruan
  • 42. Gorkak oso jokaldi polita egin du barruraino sartuz baina jaurtiketa atera dute baloia urrunduz eta Hectorri aurrelariak alde egin dio gola lortuz, (1-1)

 

Iritzi orokorra:

Lehen zatian oso gaizki jolastu dugu eurek gogo gehiago jarri dutelako, aukera askorik ez da izan. Bigarren zatian hobetu dugu, gola lortu dugu ere; baina ez dakigu abantaila administratzen, hainbat huts euren ate aurrean eta azkenean gola egin digute. Nik esango nuke gaur ligak alde egin digula.

 

Grafiko honetan 1. eta 2. itzuliak alderatzen ditugu bakoitzaren 13 jardunaldiak elkar parekatuz. Urdinez agertzen dira 1. itzulian lorturiko puntuak eta gorriz dagoeneko 2. itzulian lortutakoak. Zazpigarren jardunaldia jolastu ondoren emaitza okerragoak ditugu gurekiko alderaketa honetan.

 


Taula nagusira itzuli