2009-10

22. Iturrigorri [2010-03-21]

jesus's picture

Iturrigorri 4-1 Deusto B

 

Hamaikakoa:

Ibai
Unai, Hector, Eneko, Jonander
Ibon, Pablo, Gorka
Uni, Mikel, Iñigo

Erreserbarako: Xabier, Yerai, Adiran, Galan, Ignazio, Josu

 

Lehen zatia:

  • 6. atzeko sakea eta baloiak punpa egin ostean Iñigoren jaurtiketa goar joan da gutxigatik
  • 13. gola egin dugu baina epaileak jokoz kanpokoa adierazi du
  • 16. falta arriskutsua gure aurka eta gero kornerra, etxekoen aukera bikoitza
  • 30. area barruko lehia eta penaltia eskutu dute eurek
  • 33. area barruan zegoela Iñigoren ezkerkada kanpora
  • 35. oso jokaldi polita eta Pablok bukatu du bolea baten bitartez
  • 37. Iñigoren jokaldia ezkerretik eta erdiraketa, Mikelen jaurtiketa kanpora area barruan zegoela

 

Bigarren zatia:

  • 0. Aldaketak: Iñigo eta Ibon aldagelan, Adrian eta Yerai jolastera
  • 3. Adrianek baloia galdu du zelai erdian eta kontraerasotik gola heldu da, (1-0)
  • 8. beste kontraeraso bat eta Ibai aurreratuta zegoela ikusrik bere gainetik loratu dute baloia, (2-0)
  • 21. kornerra gure ezkerretik, berriro baloia bazterrera eta ez dugunez behar bezala defendatu, angelurik gabeko jaurtiketa eta gola (3-0)
  • 21. Hector aldagelara eta bere ordez Ignazio
  • 32. Enekoren hutsa baloia atzeratu ez duelako eta gola, (4-0)
  • 33. Mikel aldagelara eta Josu bere ordez
  • 42. erasoa gure ezkerretik, erdiraketa eta Josuk gola, (4-1)

 

Iritzi orokorra:

Lehen zatian ondo jolastu dugu eta zelai erdian nagusitu gara, baina bigarren zatiko aldaketekin baloiaren jabetza galdu dugu eta gola horren goiz egin digutenez behera etorri gara.

 

Grafiko honetan 1. eta 2. itzuliak alderatzen ditugu bakoitzaren 13 jardunaldiak elkar parekatuz. Urdinez agertzen dira 1. itzulian lorturiko puntuak eta gorriz dagoeneko 2. itzulian lortutakoak. Bederatzigarren jardunaldia jolastu ondoren emaitza okerragoak ditugu gurekiko alderaketa honetan.

 


Taula nagusira itzuli