2009-10

24. Larramendi [2010-04-18]

jesus's picture

Larramendi Ik. 2-5 Deusto B  

 

Hamaikakoa:

Ibai
Unai, Aitor, Ander, Xabi
Ibon, Pablo, Gorka
Uni, Iñigo, Jonander

Erreserbarako: Yerai, Adiran, Hector, Jokin, Josu

 

Lehen zatia:

  • 11. minutua, kornerra gure aurka, kontraerasoa antolatu dugu Unik Iñigori eta honek erdiratu du Pablorentzat, lehen jaurtiketa atezainak geratu du baina baloiak Pablori heldu zaio eta gola, (0-1)
  • 31. minutua, baloi bat gaizki jota urrundu dute, baloiak punpa txarra eman du eta Ibai gaizki atera denez eta atzelariek ez dutenez ondo babestu baloia, banakoa lortu dute, (1-1)
  • 35. minutua, area ertzean falta egin diote Iboni, Pablo ederto jari du baloia sarean heziaren gainetik, (1-2)

 

Bigarren zatia:

  • 0. Aldaketak: Gorka eta Xabi aldagelan, Jokin eta Yerai jolastera
  • 5. minutua, euren zelaian baloia galdu dute eta hirukia eginez konbinatu dugu, azkenean baloia Pablori heldu zaio eta atezainaren irteeran gola lortu du, (1-3)
  • 22. minutua, beste jokaldi bat gure hiru aurrelariena, Yeraik Uniri honek ez du baloia kontrolatu baina Pablori heldu zaio, atezainaren aurrean zutoin ondoan kokatu du gola lortuz, (1-4)
  • 25. minutua, Iñigo aldagelara eta bere ordez Adiran
  • 29. minutua, Uni aldagelara eta bere ordez Josu
  • 31. minutua, Unai minduta geratu da eta atzelarigoak tokia galdu du, erditik sartu dira eta azkenean urruneko jaurtiketa baten bitartez gola egin dute, (2-4)
  • 32. minutua, Jonander aldagelara eta bere ordez Hector
  • 33. minutua, Unaik ezin du jarraitu eta hamar jokalariekin geratu gara
  • 45. minutua, baloi aurreratu bat Pablorentzat eta atezaina irteeran bere gainetik loratu du gola erdietsiz, (1-5)

 

Iritzi orokorra:

Partidua une oro gure kontrolpean izan dugu. Nabarmenena bost golak Pablok sartu dituela izan da, ez da sarritan halakorik gertatzen; Pablo izan da horregatik partiduko jokalaria, ahaztu gabe Ander eta Ibon oso ondo ibili direla ere. Bestalde, ezin ezkutatu errazegi egin dizkigutela gol biak.

 

Grafiko honetan 1. eta 2. itzuliak alderatzen ditugu bakoitzaren 13 jardunaldiak elkar parekatuz. Urdinez agertzen dira 1. itzulian lorturiko puntuak eta gorriz dagoeneko 2. itzulian lortutakoak. Hamaikagarren jardunaldia jolastu ondoren emaitza berberak ditugu gurekiko alderaketa honetan.

 


Taula nagusira itzuli