2009-10

25. Dosa [2010-04-25]

jesus's picture

Deusto B 2-1 Dosa

 

Hamaikakoa:

Ibai
Eneko, Hector, Ander, Unai
Ibon, Jokin, Gorka
Yerai, Mikel, Iñigo

Erreserbarako: Aitor, Adiran, Uni, Xabi, Josu

 

Lehen zatia:

  • 5. minutua, kornerra eta Jokinek gol olinpikoa lortu du, (1-0)
  • 8. minutua, Iñigoren jokaldi ona eta bi aurkari atzean utzi ondoren bere jaurtiketak zutoinean jo du
  • 16. minutua, Ibonek baloia sakonean Yerairi eta honen jaurtiketa atezaiak hartu du
  • 16. minutua, txartel horia Iboni
  • 27. minutua, baloia diagonalean eskumatik erdira eta Iñigok izkin egin dio atezainari gola lortuz, (2-0)
  • 32. minutua, jokaldi polita baloia alde batetik bestera, azkenan baloia sakonean Iñigorentzat eta honek ez du asmatu atezainaren aurrean
  • 33. minutua, berriro jokaldi polita baloia alde batetik bestera, azkenan
    baloia Iñigorentzat eta honek erdiratu baina aukera argia izanik Mikelek oso gora errematatu du
  • 41. minutua, Enekok pase sakona Mikeli eta honek baloia atetzainaren gainetil loratu beharrean geratu egin du eta gero ezin izan du ezer egin
  • 46. minutua, epaileak txartel horia erakutsi dio Jokini baloia urruntzearren

 

Bigarren zatia:

  • 0. Aldaketak: Hector eta Mikel aldagelan, Aitor eta Uni jolastera
  • 15. minutua, Ibonek Iñigori kontraerasoan eta Iñigok baloia kokatu nahi izan du baina atezainak geratu egin dio
  • 16. minutua, Yerai aldagelara eta bere ordez Adiran
  • 24. minutua, Jokini aldagelara eta bere ordez Josu
  • 29. minutua, kontraesoa eta Josuk ezkerrez jo du area barrutik eta gutxigatik joan da kanpoan errazena gola egitea zenean
  • 35. minutua, Eneko aldagelara eta bere ordez Xabi
  • 33. minutua, txartel horia Gorkari
  • 37. minutua, inork ikusi ez duen penaltia adierazi du epaileak gure aurka, Iñakik goitik jaurti du eta gola, (2-1)
  • 39. minutua, bi sarrera itsuzi jarraian eta Andoni kanpora egotzi du epaileak
  • 48. minutua, Gorkak falta egin behar izan dio Ururi eta bigarren txartela ikusi du, ondorioz kanpora eta ez du hurrengo partidua jolasterik izango

 

Iritzi orokorra:

Emaitzak erakusten duen baino partidu errazagoa izan da. Lehen gola oso goiz egin dugu eta gero aukera asko alferrik galdu dugu, bai aurreneko zatian zein luzapenekoan; hala ere 2-0 joan gara atsedenaldira. Bigarren zatia aurrekoaren haritik joan da, aukera garbiak galdu ditugu eta euren hurbiltze batzuk arriskutsuak izan dira baina ez benetan larregirik larritzeko bezalakoak; partiduaren azken txanpan epaileak penalti bat adierazi du gure aurka berak bakarrik ikusi duena, ondorioz gola lortu dute bisitariek.

 

Grafiko honetan 1. eta 2. itzuliak alderatzen ditugu bakoitzaren 13 jardunaldiak elkar parekatuz. Urdinez agertzen dira 1. itzulian lorturiko puntuak eta gorriz dagoeneko 2. itzulian lortutakoak. Hamabigarren jardunaldia jolastu ondoren emaitza hobeak ditugu gurekiko alderaketa honetan.

 


Taula nagusira itzuli