San Vicente 4-0 Deusto B





Hamaikakoa:
|
Ibai Eneko, Ander, Hector, Jonander Markel, Ibon, Jokin
Adrian, Mikel, Iñigo
Erreserbarako: Aitor, Yerai, Uni, Josu, Xabi, Jon, Adiran |
Lehen zatia:
- 7. minutua, kornerra eta euren zentralak buruz baloia jo bigarren zutoinean eta lehen zutoinaren ondotik sartu da, (1-0)
- 16. minutua, Mikelen jokaldia eta Iñigoren jaurtiketa eta atepetik atera dute eurek
- 20. minutua, falta jaurti dute eta hiru atzelariek joan dira buruz urruntzera baina inork ez du lortu eta baloia aurrelari baten oinetan geratu da area barruan, Ibai afusilatu eta (2-0)
- 21. minutua, Enekok Iñigori eta honek ondo kontrolatu ostean larregi gurutzatu du baloia
- 24. minutua, berriro Iñigoren jaurtiketa kanpora
- 30. minutua, falta Jokini eta falta jaurtitzean Ibonen burukada atezainak geratu du
- 34. minutua, euren erasoa eta aurrelari bat bakarrik geratu da ezkerrean eta gola egin du, (3-0)
- 38. minutua, penaltia gure alde, Hectorrek ez du ondo jaurti eta atezainak geratu dio
- 40. minutua, gure burukada zutoinetik ozta-ozta kanpora
|
Bigarren zatia:
- 0. Aldaketak: Adrian eta Markel aldagelan, Yerai eta Uni jolastera
- 2. minutua, euren atezainaren geldiketa polita Yerairi
- 17. minutua, Hector aldagelara eta bere ordez Aitor
- 27. minutua, falta bat atera dute eta burukada Ibairen gainetik, (4-0)
- 30. minutua, Iñigo aldagelara eta bere ordez Josu
- 33. minutua, erditik sartu dira eta Anderrek baloia atera behar izan du
- 37. minutua, Yerairen jaurtiketa kanpora
|
Iritzi orokorra:
| Emaitzak ez du erakusten partidua zer izan den. Lehen gola oso goiz egin dute gure huts bati esker eta gero gure aukerak ez ditugu gauzatu, beste bi huts eta beste bi gol egin dizkigute, atsedenaldia baino lehentxoago penaltia ez dugu sartu eta argi geratu da gure egune ez zela. Bigarren zatian eurek atzeratu egin dira eta ekimana geurea izan da baina golik ez dugu lortu, kontraeraso batean laugarrena egin digute. |
Grafiko honetan 1. eta 2. itzuliak alderatzen ditugu bakoitzaren 13 jardunaldiak elkar parekatuz. Urdinez agertzen dira 1. itzulian lorturiko puntuak eta gorriz dagoeneko 2. itzulian lortutakoak. Hamahirugarren jardunaldia jolastu ondoren emaitza hobeak ditugu gurekiko alderaketa honetan.
Taula nagusira itzuli