2009-10

3. San Antonio [2009-11-01]

jesus's picture

Deusto B 3-1 San Antonio

Aurrekoetan bezala saiatu gara baloia jolasten atzetik hasita eta baloikadarik eman gabe, baina aurrean akatsa daukagu ez garelako gai aukerak gola bihurtzen.

Lehenengo hamabost minutuak geureak izan dira goitik behera aukera garbiak sortuz, baina atezaina oso argi ibili da eta ez dugu lortu atea zulatzea. Gauzak horrela 23. minutuan Xabik baloi bat urrundu du txilenaz eta erortzean eskumuturra hautsi du (kubito eta erradioa apurtuta, 6 aste igeltsoarekin), Unai C atera da bere ordez; baina ez dira arazoak hor bukatu eta 35. minutuan Yerai aldatu behar izan dute minduta geratu delako. Taldeak igarri ditu ezbehar horiek eta jokua parekatu egin da, baloiak zelai erdian lehiatu dira eta arrisku gehiagorik ez da sortu, lehen zatia bukatzear zela —44. minutuan— Etxebarriko erdilari batek bere bigarren txartela ikusi du eta aldagelera joan da egotzita.

Bigarren zatiaren hasieran berriro presionatu dugu aukera onak sortuz, gola falta batetik heldu da —23. minutuan— Mikelek burua sartu eta gola, 1-0. Gola jaso eta bisitariek ekimena hartu dute baina arrisku garbirik sortu gabe, eta partiduaren azken txanpan gauza larregi gertatu dira. Ibonen jokaldia —40. minutuan— eta atezainaren aurrean geratu da, ezin izan du gola egin baina Ignazio atzetik zetorrela baloia barrura sartu du gorputzarekin, 2-0. Partidua amaituta zegoela —46. minutuan— arean sartu dira baloiarekin eta gola lortu dute Etxebarrikoek, 2-1. Erditik atera eta baloia galtzean egin behar ez den falta egin dugu gure zelaian, euren atezainak falta atera du azken aukera zelakoan eta Jonek hartu du baloia, aurrera bota eta Adrianek hirugarren gola lortu du 48. minutuan, 3-1.

 

Lehen zatia:

(0-0)

  • Jon
  • Jon Ander, Hector, Aitor, Xabi (Unai C)
  • Gorka, Ibon, Jokin
  • Adrian, Mikel, Yerai (Iñigo)

 

 

Bigarren zatia:

(3-1)

  • Jon
  • Unai C, Hector, Aitor (Ander), Jon Ander
  • Gorka (Markel), Ibon, Jokin (Ignacio)
  • Adrian, Mikel, Iñigo

 

 


Taula nagusira itzuli