Pauldarrak taldea beheko postuetan dago sailkapenean puntu gutxi batu dituelako ligaren hasieran, baina talde ona da. Sailkapeneko taulan bere gainetik dauden hainbat talderen mailakoa dela iruditu zaigu Pauldarrak.
Lehenengo minutuetan talde biak elkarrekiko beldurrarekin aritu dira, arriskurik hartu gabe eta zelai erdiko lehia gogorrarekin. Gure aukera baten ostean euren gola heldu da, falta bat atera dute eta aurrelariak buruz jo du gola lortzeko 16. minutuan. Galtzen jarri ondoren hobeto jolastu dugu aukerak sortuz baina aurkariak ere euren abaguneak izan dituzte.
Bigarren zatiaren hasieran presionatzen jarraitu dugu arrisku handiarekin euren atera hurbilduz, adibidez 6. minutuan Pabloren eskutik eta 11. minutuan Mikelekin. Handik gutxira —12. minutuan— falta bat atera dugu gure eskumatik, atezainak huts egin du eta Enekok baloia jo du banakoa egiteko. Jarraian —14. minutuan— beste falta bat atera dugu, haizeak baloia gelditu du atezainaren hutsa eraginez, baloiak botea eman du eta Gorkak burua sartu du gola lortzeko, 2-1. Hortik aurrera Pauldarrak aurrera joan dira eta guk partiduaren ekimena euren esku utzi dugu, haizea dela medio falta batean gola egin dute baina jaurtiketa ez zen legezkoa, guk kontraerasoan aritu gara eta 40. minutuan beste huts handi bat egin dugu euren atean errazena gola egitea zenenan. Partiduaren bukaeran —47. minutuan— baloi bat sakonean Iñigorentzat eta honek saretara bidali du atezaina baino azkarrago ibili baita, 3-1.
Lehen zatia:
|
|
|
Bigarren zatia:
|
|
|