2009-10

8. Zuazo [2009-12-06]

jesus's picture

Zuazo 2-1 Deusto B

Lehen porrota.  Zuazok ez ditu hiru puntuak merezi izan, edo berdina izan daitekeena ez dugu hutsik itzultzea merezi izan. Haize handia eta arezko zelai txikia, futbolean egiteko baldintza zailak.

Lehen zatiarean hasieran partiduaren ekimena guk eraman dugu —egian esan, intetsitate handiago edo txikiagorekin partidu osoaren zehar ekimena geurea izan da— eta horrela joan zaizkigu langara bi jaurtiketa 4. eta 9. minutuetan. Gero jokoa zertxobait parekatu da eta golik gabe bukatu dugu lehen zatia.

Bigarren zatiaren hasieran —7. minutuan— gola egin digute baloi bat urrundu ez dugunean, eta handik gutxira —15. minutuan— berdinketa lortu dugu Mikelek ezkerretik egindako jokaldi bati esker. Azken txanpan, 32. eta 36. minutuetan aukera bi izan ditugu aurretik jartzeko markagailuan, baina ezin izan dugu eta ustekabean gola egin digute 38. minutuan, dena atera zaigu oker jokaldi horretan:  baloia "nolabait" irabazi dute zelai erdian, baloia aurrera, ez dugu moztu, baloia "nolabait" erdiratu dute, eta, jaurtiketa kanporako efektuarekin Jonengandik urrunduz. 

 

Lehen zatia:

(0-0)

  • Jon
  • Jon Ander, Hector, Eneko, Adiran
  • Ibai O, Pablo, Ibon
  • Adrian, Mikel, Yerai

 

 

Bigarren zatia:

(2-1)

  • Jon
  • Jon Ander, Hector, Eneko, Adiran
  • Ibai O (Ignacio), Pablo, Ibon 
  • Adrian, Mikel (Iñigo), Yerai

 

 


Taula nagusira itzuli