Jokalariaren dekalogoa

1.

PUNTUALTASUNA ETA BERTARATZEA

  • 15 minutu entrenamendua hasi aurretik aldatuta egon behar zara, horrela entrenatzaileak denbora hori erabili ahalko du azalpenak emateko edo eta beroketa saioa hasteko
  • Etxeko partiduetan, partidua hasi baino 1 ordu lehenago Etxezurin egon
  • Kanpoko partiduetan, deitutako jokalari guztiek zehaztutako tokian eta oduan egon beharra daukate
  • Entrenamenduetara etortzea derrigorrezkoa da:
    • Gaixorik izanez gero, entrenatzaileari jakin arazi
    • Etxean edo ikastetxean lesioa gertatuz gero, entrenatzaileari jakin arazi eta Klubeko zerbitzu medikura etorri ahal bezain laster
    • Ikasketak direla eta, jokalariak astea antolatu beharko du entrenamenduetara etorri ahal izateko, beti ere alde akademikoa alde batera utzi gabe. Lehentasuna ikasketeei emango zaie, horregatik honekin lotutako gertaerak partikularki aztertuko dira dekalogoaren 9. atalean azaltzen den bezala
2.

JOKALARIAREN EKIPAMENDUA

  • Klubak emandako ekipamendua zaintzea jokalariaren ardura da. Ekipamendua 2 urtetarako da eta jokalariak, berak, bijarriko ditu galtzean edo apurtzean (ikusi materiala eskatzeko orria). Ekipamendua ez birjartzeak zigorrak erakarriko ditu
  • Partiduetara joatean jokalariek Klubak emandako arropak jantziko ditu
  • Jokalariak jaso dituen arropak markatuko ditu
  • Jokalariak material hau eramango du entrenamenduetara:
    • Euri kapusaia
    • Jertsea
    • Zango-babesak
    • Ur botilatxoa
3.

ENTRENAMENDUETAKO MATERIALA

  • Entrenamenduan erabilitako materiala jokalariek batuko dute, entrenatzaileak zehaztuko du zergin hau Nola burutuko den
  • Jokalariak ez dira entrenamendu zelaiatik irtengo baloi guztiak daudela ziurtatu arte
  • Axolagabekeriagatik galdutako edo apurtutako materiala taldeak birjarriko du 
4.

ALDAGELAK

  • Aldagelak eta Etxezuriko gainerako azpiegiturak zainduko ditu jokalariak, gauza bera bistari bezala beste zelaietara joango denean
  • Entrenatzaileak zehaztuta jokalariren bat azkena izango da aldagelatik irteten, bi helburuekin:
    • Aldagela egoera egokian gera dadila ziurtatzeko
    • Arroparik edo bestelako gauzarik ahazturik ez lagatzeko
  • Telefono mugikorrak debekaturik daude aldagelan
5.

GARBITASUNA

  • Entrenamendu eta partiduen ostean derrigorrezkoa da dutxatzea
6.

IRUDIA ETA GIZABIDEA

  • Zelaian eta zelaitik kanpo edukazioz arituko da jokalaria, ez ahaztu batetik Klubaren ordezkariak garela eta bestetik auzoa ere ordezkatzen ari garela
  • Begirunez beteriko jarrera erakutsiko zaie entrenatzaileari, teknikoei eta delegatuei
  • Ligako aurkari guztiekin izango den harremanetan kiroltasuna eta apaltasuna agertuko ditu jokalariak
  • Arbitroak hartutako erabakiak onartuko dira eta alde batera utziko dira protestak eta kexuak
7.

JARRERA ENTRENAMENDUETAN

  • Ikasi ahal izateko entrenamenduetara gogoz etorriko da jokalaria, hobekuntzaren hazia motibazioa baita. Gure helburuak eguneroko lanaren bitartez lortuko ditugu
  • Jarrera positiboa eduki behar dugu lanerako
  • Entrenamenduan arreta handiz jarraitu behar dira azalpen guztiak 
  • Belarritakoak, piercing-ak, eraztunak, erlojuak, lepokoak, eskumuturrekoak eta gainerako osagarriak ez dira jantziko partiduetan ezta entrenamenduetan
8.

ENTRENAMENDUTIK EGOTZIA IZATEKO ARRAZOIAK

  • Entrenamendura ekarri beharreko materiala arautzen duen agindua ez betetzea
  • Lan saion errendimendu eskasa
  • Lan saioan behin eta beriz jaramonik ez egitea
  • Ariketaren arauak behin eta berriz ez betetzea
  • Lan saioa egiterakoan kooperazio falta
  • Lan saioan agindutakoa egin ordez bestelako aktibitateak egitea
  • Errespeto falta kideekiko edo inguruko edozein pertsonarekiko
9.

ESKOLA KONTROLA

  • Eskolako jardueraren osagarri bat da futbola, eta hau haren menpe dago. Futbola ikasketen motibazioa izan dadin eskolan lortutako emaitzak aintzat hartuko dira
  • Entrenatzaileak lehen 2 ebaluazioen kopiak jasoko ditu, ondorioz jokalariak ondoko zigorrak izan ditzake:
    • 0 eta 1 gutxiegi: ez da zigorrik izango
    • 2 eta 3 gutxiegi: partidu bat zigortuta
    • 3 baino gutxiegi gehiago: hiru partidu zigortuta
  • Izan daitezkeen egoera bereziak modu partikularrean aztertuko dira
10.

JARRERAREN KREDITU-TXARTELA

  • Arauen errespetu eta norberaren kontrola bultzatzeko, jarreraren kreditu-txartela sortzen da talde federatuentzat
  • Jokalari batek 10 puntu izango ditu hasieran. Arau bat ez betetzean puntu 1 kenduko zaio, eta berriro gertatzean 2 puntu kenduko zaizkio
  • Partiduetan gertatutako kanporatzeak 2 puntu gutxiago suposatuko dute kreditu-txartelan
  • 10 puntuko lehen kreditu-txartela bukatzean, partidu bateko zigorra izango du jokalariak, horren ostean jokalariak 5 puntuko kreditu-txartela izango du
  • 5 puntuko bigarren kreditu-txartela bukatzean, partidu bateko zigorra izango du jokalariak, zigorra bete ondoren 3 puntuko kreditu-txartela emango zaio jokalariari
  • 3 puntuko hirugarren kreditu-txartela bukatzean, kasua Kirol Batzordeak aztertuko du neurriko zigorra erabakitzeko